"Gitarra bezapean Mixel Joan zauku, kantari, izarren Pil Pil-erat...
La guitare sous le bras, Mixel s'en est allé goûter au chant des étoiles"
Mardi 18 juillet 2017

OMENALDIA
HOMMAGE

Agorilaren 26an, larunbatez
Arratsaldeko 3etan
GABADIKO PLAZAN
Kantaldi, hitza harte, eta Bertsu
Ondotik taloak eta dantzaldia
Familia eta adixkideek antolaturik


Helduden agorrilaren 26an iganen da, ibiakoitz arratsaldeko 3etarik aitzina berriki zendu den Mixelen oroitzapenezko kantaldia Gabadiko plazan. Mixel Thicoipe ezaguna zen bere engaiamendu desberdinekin, izan sindikalgintzan ala kantagintzan. Sortzailea izan da gaztedanik, kantu ainitz eta bi ipuin liburu uzten dauzkigu « Hotz bero » eta « Jin bezala » bai eta itzulpen liburu bat « Gorrail azeria », denak Maiatz argitaletxearen eskutik argitaratuak. Bere ibilbidean, gitarra besapean gogoratzen dugu, beti taldean, aspaldiko Xorrotxak mithiko hartarik, ondotik jin zen Kilika ikastolako burrasoen taldea eta azken hamarkadetan Pil-Pil talde famatuan. Baina Mixel ez zen bakarrik euskal kulturan ezagun, Biarno eta Okzitaniako musika taldeetan aritua da, bereziki Trauca Segas taldean. Ezin dugu ahantzi ere, Mixelek ainitzetan lagundu eta bultzatu dituela gazte eta haurrak kantu xapelketa desberdinetan.
Hoinbeste kurritua, omore oneko gure laguna ohoratuko dugu beraz Gabadin. 30 bat kantari eta taldeek beren presentzia segurtatua dute jadanik eta kantuen artetik, bertsuak, lekukotasunak eta testo irakurketa batzu izanen dira. Arratsalde apalean talo eta xingar jaten ahalko da han berean Amikuzeko ikastolaren eskutik. Ondotik Hastapen taldeak euskal eta biarnes dantzaldi bat eskainiko dauku gaualdian barna.
Goizegi joan zauku Mixel, oraino baitzuen hain segur zer egin bere sailean... 26an, berak erakutsi zaukun atxikimenduari gurea itzuliko diogu oihartzunez... denen bihotzen pil-pilean !

Hommage à Mixel Thicoipe
Le samedi 26 août
A 15h
Place de GABAT
Kantaldi, prises de paroles et bertsu
Suivis d'un bal
Organisé par sa famille et ses amis

Mixel nous a quittés il y a un mois. Ses amis et sa famille organisent le samedi 26 août à 15h au fronton de Gabat un hommage à l'écrivain, l'auteur-compositeur-interprète et le syndicaliste qu'il était. Il nous laisse deux recueils de nouvelles, « Hotz bero » et « Jin bezala », ainsi qu'une traduction du Roman de Renart, « Gorrail azeria » (éditions Maiatz). Il nous laisse également une multitude de chants composés au fil de sa vie de musicien. D'abord le groupe mythique « Xorrotxak », puis viendra le groupe de parents d'ikastola « Kilika » et enfin le groupe Pil-pil avec lequel un troisième disque était en projet. En parallèle, Mixel jouait avec le groupe béarnais Trauca Segas. Il a également voulu transmettre sa passion en accompagnant plusieurs enfants lors des différents Kantu Xapelketa.
Dynamique, ouvert, toujours de bonne humeur, il est certain qu'il a croisé beaucoup d'autres artistes et compagnons de route dans les différentes batailles qu'il a menées. Beaucoup seront présents à Gabat ce 26 août. En effet une trentaine de chanteurs et groupes viendront assurer le spectacle, et entre les chants, il y aura des bertsu, des témoignages et quelques lectures de textes de Mixel.
Suite à l'hommage, l'ikastola préparera des talos et xingar sur place, et ensuite le groupe Hastapen assurera le bal basco-occitan.
Mixel aura montré beaucoup d'attachement à ce pays et à ses gens... nous lui montrerons le nôtre, à lui le compagnon de route, et nous saluerons son engagement et sa constance dans la re-création incessante de notre culture, bref, de la vie !

informazio
infos

Laster hemen azken eguneratzeak.
Retrouvez rapidement ici toutes les dernières mises à jour.

kontaktua
contact

Ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko.
N'hésitez pas à nous contacter.